Politika -

Nafarroako Ogasunaren krisia

Bigarren dimisioak Nafarroako Ogasuneko krisia sakondu du

Nafarroako Ogasunaren Plangintza eta Kontrol zuzendariak, Manuel Aranak, Idoia Nieves Nafarroako Ogasun zuzendariak hartutako bideari jarraitu dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasuneko krisia sakondu dute 72 ordutan izan diren bi dimisioek. Idoia Nieves, Nafarroako Ogasun zuzendaria, izan zen bere kargua uzteko erabakia hartu zuen lehena. Ondoren, Manuel Aranak, Nafarroako Ogasunaren Plangintza eta Kontrol zuzendariak, bide bera hartu zuen. Lourdes Goicoechea Nafarroako Ekonomia kontseilariarekin izan dituzten desadostasunek eta Goicoecheak egindako berrantolaketak bultzatu dituzte erabaki hori hartzera.

Idoia Nievesen ordez José Raúl Goñi Rodriguez jarri dute. EFE albiste-agentziaren arabera, horrek bere lantaldea sortuko duelako aurkeztu du dimisioa Aranak.

Gobernu Kontseiluaren ostean egindako prentsaurrekoan Goicoechea kontseilariak esan duenez, Idoia Nievesen dimisioa "aurten izango diren erronkek, ekonomia hitzarmena eta erreforma fiskal integrala, eta diru-sarrerak sortzeko erabakitako bideak eragindako desadostasunek sortutako tentsioaren ondorio" izan da.

Dimisio gehiagoren berririk ez duela gaineratu ostean, Goicoecheak ez du dimisioa emateko erabakiaz hitz egin nahi izan, eta egunerokoei aurre egiteko moduaren inguruan sortutako ezadostasunek eragin dutela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea