Politika -
Ekitaldi ofiziala
Bakearen aldeko elkarrizketa eskatu die Jonan Fernandezek alderdiei
Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna dela eta Bilbon egin duten "bakearen eta indarkeria ezaren aldeko" ekitaldi batean parte hartu du Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak.
Erredakzioa
Euskadin "elkarbizitza sustatzeko akordioak" lortzeko gizartean "dagoeneko dagoen elkarrizketa" izateko eskatu die alderdi politikoei Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak.
Gandhiren hilketaren urteurrenean, ostegun honetan izango den Biolentzia Eza eta Bakearen Eskola Egunaren baitan egin duten ekitaldi ofizial batean parte hartu du Fernandezek.
Ekitaldian 'Giltza bat' izena duen horma-irudia jarri dute Salbeko Zubiaren azpian. Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ere bertan izan da.
"Elkarlana"
"Euskal Herriak bizi duen momentuko ezinbesteko erreminta" diren "elkarlana" eta hiritarren, elkarte sozialen, eta instituzioen arteko kolaborazioa baloratu ditu Fernandezek bere agerraldian.
Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, esan du bere "belaunaldiko biztanle askok biolentzia inoiz amaituko ez zela uste genuela. Gerra ondoko biolentzian jaio eta hazi ginen. Biolentzia ugari egon zen garai horretan eta Europan Gerrate Mundiala zegoen. Biztanleriaren zati batentzat oso garai gogorra izan zen".
Ekitaldi instituzionala mural baten azpian burutu dute. Estatu Batuetan jaio eta Gasteizen bizi diren Veronica eta Christina Werckmeister artistek diseinatu dute eta "gatazkak konpontzeko giltzarri bezala elkarrizketa aldarrikatu nahi du elkarren arteko ulermena, aniztasuna, enpatia, tolerantzia eta elkar bizitza bultzatuaz".