Itxi

Politika

2014ko maiatzean

ERCk 'Paisos Catalans esparrua' lehenetsiko du Europako bozketan

Erredakzioa

Junquerasek, Consell Nacional-ean egindako hitzaldian, zeharkako zerrenda bat osatzearen alde egin du, orain arte independentistak izan ez direnenen, baina bidea hartu duten, pertsonekin.

  • "Bestelako aukerak ere aztertuko ditugu, baina hau da gure lehentasuna", esan du. Argazkia: EFE

    "Bestelako aukerak ere aztertuko ditugu, baina hau da gure lehentasuna", esan du. Argazkia: EFE

Oriol Junqueras ERC alderdiko presidenteak gaur, larunbata, iragarri duenez, "Països Catalansen esparru nazionala" lehenetsiko dute Europako hauteskundeetara begira, eta Josep Maria Terricabrasen hautagaitza balore zibikoak ordezkatzen dituzten beste pertsonekin indartzeko prestutasuna agertu du.

ERCren Consell Nacional-ean egindako hitzaldian, Bartzelonan, zeharkako zerrenda bat osatzearen alde egin du, orain arte independentistak izan ez direnenen, baina bidea hartu duten, pertsonekin.

"Bestelako aukerak ere aztertuko ditugu, baina hau da gure lehentasuna", esan du, esan du. Halaber, Junquerasen esanetan, galdeketaren alde egingo duen, eta baiezko botoa emango duen, gehiengo soziala da helburua, eredu ekonomiko eta politiko alternatibo bat bultzatu baino lehen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena