Politika -

Kritiken aurrean

EiTBko langileek euren independentzia defendatu dute

"Gure lana herri honetan gertatzen dena kontatzea da, baina argi dago zenbaitek nahiago dutela argudio informatiboen gainetik euren ikuspegia gailentzea", azaldu dute oharrean.

EiTBk Bilbon duen erredakzioa. Argazkia: EiTB
EiTBk Bilbon duen erredakzioa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EiTBko langileek asteazken honetan euren independentzia defendatu dute "alderdi politikoen interesetatik aterata" informazioa zehaztasunez eta egiazkotasunez ematerakoan. "Gizartearen aniztasunarekiko eta kazetaritza lanari eusteko etxe honetako profesionalek duten konpromisoa" ere gogorarazi nahi izan du EiTBko Erredakzio Kontseiluak.

"EITBko profesionalek informatu egiten dute, ez iritzia eman", azken egunotan alderdi batzuetatik egindako kritiken aurrean gaur zabaldutako oharraren arabera.

Kritika horiek Eusko Legebiltzarreko batzordean egin ziren astelehenean, bereziki Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko bozeramaileak terrorismoa ez deslegitimatzea leporatu zien EiTBko profesionalei, nahiz eta geroago bere hitzak zuzendu.

"Batzuek eta besteek behin baino gehiagotan auzitan jarri dute gure lana, eta horrek joko politikoari erantzuten dio, baina ez irizpide profesionalari", azaldu dute.

"Gure lana herri honetan gertatzen dena kontatzea da, baina argi dago zenbaitek nahiago duela argudio informatiboen gainetik euren ikuspegia gailentzea", oharrean adierazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea