Politika -

Martxoaren 29an, Bilbon

'Gure esku dago' plataformak orain arteko indarrak erakutsiko ditu

Erabakitzeko eskubidearen alde ekainaren 8an egingo den giza-kateari begira, dinamikak ekitaldi bat antolatu du Casillan "ekainera begira mugarri berri bat jartzeko".

'Gure Esku Bidea' giza katea ekainaren 8an izango da. Irudia: EFE
'Gure Esku Bidea' giza katea ekainaren 8an izango da. Irudia: EFE
'Gure Esku Bidea' giza katea ekainaren 8an izango da. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago dinamikak ekitaldi bat antolatu du martxoaren 29an Bilbon, ekainaren 8an egitekoa den Gure Esku Bidea erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateari begira "herriz herri batutako ilusioa, elkarlana eta indarra" erakusteko.

Iñaki Gomez eta Larraitz Gonzalez Gipuzkoa eta Donostiako koordanatzaileek, hurrenez hurren, hainbat herritako ordezkarirekin batera Donostian egindako prentsaurreko batean, Bilbon martxoaren 29rako antolatutako ekitaldian parte hartzeko deia luzatu dute "ekainaren 8ra begira mugarri bat jartzeko".

Ekitaldi horren bidez, "herriz herri egindako lana nabarmendu eta erakutsi" nahi dute eta, gainera, ordezkarien esanetan, gogoraraziko dute "Europan tren bat martxan dagoela, norabide berdina duten bagoi ezberdinekin", Eskozia eta Kataluniako prozesuak gogoratuz. "Euskal Herriak bagoi propioa dauka eta ez du tren hori galtzeko asmorik", azpimarratu dute.

Gainera, ziurtatu dutenez, Bilboko ekitaldiak erabakitzeko eskubidearen alde "ezberdinak direnen artean" lan egiteko "beharra eta garrantzia" nabarmentzeko balioko du. Erabakitzeko eskubidea baita "edozein proiektu politiko berdintasunean defendatzeko tresnarik egokiena".

Ordezkarien hitzetan, Gure Esku Dago dinamikak jasotako babesek erakusten dute "erabakitzeko eskubidearen inguruko lana lagun izango dugula modu askean eta demokratikoan etorkizuna erabakitzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea