Politika -

Duela 33 hil zuten

Joxe Arregi omendu dute, Zizurkilen

Ostegunean, 33 urte bete ziren Joxe Arregi Carabancheleko espetxean hil zela, bederatzi egun inkomunikatuta egon eta tratu txarrak jaso ostean.

Joxe Arregiri omenaldia, Zizurkilen. Argazkia: EiTB
Joxe Arregiri omenaldia, Zizurkilen. Argazkia: EiTB
Joxe Arregiri omenaldia, Zizurkilen. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urte bete dira aste honetan Joxe Arregi zizurkildarra atxilotu, 9 egunez inkomunikatu eta Carabanchelgo espetxean hil zela. Bere jaioterrian, Zizurkilen, Joxegi Arregi eta torturak jasan dituzten gainerako biktimak gogoan izan dituzte igande honetan. Erakundeei aitortza eta justizia eskatu dizkiete.

Joxe Arregiren torturak eta ondorengo heriotza ez bakarrik, milaka euskal herritarrek sufritutakoa aitortu behar dela adierazi dute Zizurkilgo ekitaldian, torturatu guztiei egin zaien omenaldian.

Zauri fisikoak sendatu arren, torturaren arrastoa ez dela ezabatzen esan dute, eta biktimez ezin dela hitz egin torturatuak kontuan hartu gabe. Horregatik, aitortza, egia, justizia eta erreparazioa eskatu ditu Egiari Zor fundazioak.

Erakundeei pausuak eskatu dizkie Unai Romano Egiari Zor fundazioko ordezkariak, tortura jasan duten pertsonek merezi duten aitortza izan dezaten.  Horrez gain, inpunitatearekin amaitzeko ere eskatu du.

Olerki, bertso, dantza eta musikaz jantzitako ekitaldia izan da, eta bertan, Koldobika Jauregik torturatu guztien memorian egindako eskultura agerrarazi dute Zizurkilgo plazan.

Pernando Barrena eta Hasier Arraiz Sortuko presidentea ere ekitaldian izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea