Politika -

Krisia Nafarroan

Geroa Bai: 'Hauteskundeak deitzea premiazkoa eta nahitaezkoa da'

Barkosen ustez, ikerketa batzordearen lana "ezinbestekoa" da, eta Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiak egindako akusazio "larriak" argitzea izan behar da horren helburu nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan hauteskundeak deitzea "nahitaezkoa eta premiazkoa" dela adierazi du gaur Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak. PSNri Bilduk babestuko lukeen zentsura-mozioarekin bat ez egitea eskatuta, "iruzur egin nahi dute" ohartarazi du Barkosek, baina, horren hitzetan, Nafarroako sozialistak "indartsu" daude. "Presio asko" jasoko badituzte ere, Nafarroan "alternatiba bat" eratzearen alde agertu da Barkos.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Nafarroako Parlamentuak sortutako ikerketa batzordea "PSNk bere egunean jarritako baldintza" batengatik eratu zutela azaldu du Geroa Baiko ordezkariak: "hauteskundeak aurreratzea", alegia.

Barkosen ustez, ikerketa batzordearen lana "ezinbestekoa" da, eta Idoia Nieves Nafarroako Ogasuneko zuzendari ohiak egindako akusazio "larriak" argitzea izan behar da lantalde horren helburu nagusia.

"Agortuta" dagoen Gobernuaren eta UPNren aurrean "alternatiba bat" aurkeztea proposatu du Uxue Barkosek. "Alternatiba bat eratzea nahitaezkoa da", gaineratu du. Alternatiba hori sortzea ez dela lan erraza izango onartu du Barkosek, "Madriletik Nafarroako sozialistei eraso egitea erraza delako, mehatxu bidez zein Bildu erabilita".

"Presio asko izango ditugu, baina alternatiba hori sortzeko erantzukizuna oso argia da; alderdi politikoen ordezkarien eskuetan dago", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Geroa Bai Uxue Barkos bideoak