Politika -
Kontua Suitzan
Granadosek dimisioa eman du senatari eta Madrilgo diputatu gisa
1996 eta 2000 urteen artean Suitzako banku batean kontu bat izan zuela argitaratu ostean, senatari eta Madrilgo diputatu gisa dimisioa aurkeztuko du bihar.
Francisco Granados Madrilgo diputatu eta senatariak dimisioa emango du bihar bi karguetatik, egunkari batek 1996 eta 2000 urteen bitartean Suitzan kontu bat izan zuela argitaratu ostean. Politikariak berak konfirmatu du informazioa.
Alderdi popularreko iturriek adierazi dute gaur goizean jakinarazi diola Jose Manuel Barreiro talde popularreko bozeramaileari Parlamentuko jarlekua utziko duela, eta bihar Senatuaren erregistroan dimisioa aurkeztuko duela.
Bere aldetik, Madrilgo PPko iturriek esan dute Granadosek bertako eserlekua utziko duela jakinarazi diola Iñigo Henríquez de Luna Madrilgo Parlamentuko bozeramaile popularrari, bihar diputatu aktaren dimisioa aurkezteko.
Henríquez de Lunak koherentetzat jo du erabakia eta garaiotan politikari asko forudun egoera mantentzeko beraien karguetara lotuta azaltzen direla esan du eta horregatik eskertzen duela erabakia hartu izana.
Erabakia arinago hartu du Granadosek, atzo elkarrizketa batean "ordu gutxi barru, seguruena" politika uzteko erabakia hartuko zuela esan zuelako, jarduera pribatura itzuliz.
Cope katean eskainitako elkarrizketa batean, Granadosek esan du "enpresa pribatura itzultzeari buelta asko" eman dizkiola azken aldian eta ez duela zergatik "entzuten dituen komentarioak jasan".
Horrela, esan du "aspaldi" ez dagoela "pozik" bere egoera dela eta eta "atsekabea" sentitzen duela sortu den polemikagatik.
"20 urteren ostean" kontu hau argitaratzeak "ustekabean harrapatu" omen du Granados.