Politika -

Epaiketa

Guardia Zibilak Jon Anza hil zuela errepikatu du Enparantza abokatuak

Fiskalak 5.760 euroko zigorra eskatu du beretzat, Estatuko segurtasun indarrak iraintzeko delituagatik, prentsaurreko batean egindako adierazpenen ondorioz.

Auzitegi Nazionaleko epaiketaren irudia. EFE
Auzitegi Nazionaleko epaiketaren irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Enparantza ETAko kideen abokatuak ostegun honetan irainengatik Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan errepikatu du Guardia Zibilak hil zuela Jon Antza ETAko kidea Frantzian. Halaber, "Euskal herritarra naiz, ez espainiarra", adierazi du.

Fiskalak 5.760 euroko zigorra eskatu du beretzat, Estatuko segurtasun indarren iraintzeko delituagatik, 2010eko martxoaren 13an, Baionan, emandako prentsaurreko batean egindako adierazpenen ondorioz. Orduan Guardia Zibilari Anza bahitu eta torturatzea leporatu zeion, eta gaurko bistan tesi bera erabili du.

Fiskaltzaren arabera, ETAko kidea 2009ko apirilaren 29an aurkitu zuten, Tolosako parke batean, arnasarik hartu ezin zuela, eta erreanimatu ostean, Purpaneko ospitalera eraman zuten, bertan hil zen 2010eko maiatzaren 11n. Ez zen jakinarazi gorputegian Jon Anzarena izan litekeen gorpu bat identifikatzen saiatzen ari zirela, geroago jakin zen hori.

Enparantza "bi esku beltz"i buruz hitz egin du, bere sutez, kasu hau argitzea ekidin dutenak, horietako bat Espainiako Estatuko segurtasun indarrak, eta, bestea, Frantziako agintariak. Prozesu hau artxibatzearen aurkako salaketa jarri du Estrasburgeko Giza Eskubideen Europako Auzitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea