Politika -

Krisia Nafarroan

Kontuzek Goicoechearen aurka aurkeztutako salaketa onartu du Gorenak

Auzitegi Gorena "Nafarroako Ogasunaren arduradun nagusiaren inguruan dauden legezkotasun zalantzak argitzeko" prest dagoela ikusta pozik agertu du Kontuz elkartea.

Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE
Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontuz! erabiltzaile, kontsumitzaile eta zergapekoen elkarteak Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariaren aurka aurkeztutako salaketa tramitera onartu du Auzitegi Gorenak, eta Fiskaltzari igorri dio.

Konkretuki, prebarikazioa, influentzia-trafikoa eta funtzionario publikoek zabaldu behar ez diren sekretu edo informazioak zabaltzea egotzita jarritako salaketa onartu du, elkarteak berak jakitera eman duenez.

ELA sindikatuak beste salaketa bat aurkeztu zuen atzo Goicoechearen kontra. Esku-sartzeak eta isilpeko dokumentazioa lortzeko saiakerak leporatu zizkion Idoia Nieves Nafarroako Ogasunaren zuzendari ohiak kontseilariari Parlamentuan.

Hauteskundeen aurrerapena

Nafarroako Parlamentuak martxan jarritako ikerketa batzordeak esku-sartzeak egon direla frogatzen baldin badu, hauteskundeak aurreratzeko aukerak indarra hartuko du.

Auzitegi Gorena "Nafarroako Ogasunaren arduradun nagusiaren inguruan dauden legezkotasun zalantzak argitzeko" prest dagoela ikusita pozik agertu du agiri baten bidez Kontuz! elkartea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea