Politika -

Fundazioaren aurkezpena

Kritika eta burujabetza bultzatzeko Iratzar martxan jarri du Sortuk

Iratzar fundazioa jendaurrean aurkeztu du Sortuk, Bilboko Euskalduna Jauregian. Floren Aoiz izango du zuzendari.

Floren Aoiz Iratzar fundazioko zuzendaria eta Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE
Floren Aoiz Iratzar fundazioko zuzendaria eta Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE
Floren Aoiz Iratzar fundazioko zuzendaria eta Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Floren Aoiz Iratzar fundazioko zuzendariaren hitzetan, "murrizketen eta pribatizazioen garaian" erakunde politiko berriaren helburua "pentsamendu kritikoa eta burujabetze gogoetak sozializatzea eta bultzatzea da".

Iratzar fundazioa jendaurrean aurkeztu du Sortuk, Bilboko Euskalduna Jauregian. Floren Aoiz fundazioko zuzendariak eta Hasier Arraiz Sortuko presidenteak hitza hartu dute aurkezpenean.

Fundazioaren ikurra iparrorratz bat da. Aoizen ahotan, iparrorratza "nondik gatozen gogorarazteko da, non gauden argitzeko eta bidea ongi aukeratzeko".

"Herria orientatzen laguntzea izango da Iratzarren lana", goraipatu du. Sortu ez da alderdi konbentzionala, eta arrazoi berdinengatik, ezta fundazioa ere, nabarmendu du Aoizek.

Gizartea, protagonista

"Politika gutxi batzuen eskuetan izatea nahi dute batzuek, pentsamendua eliteek kontrolatzea eta gizartearen gehiengoaren interesetatik aldentzea. Gogoeta, azterketa, iritzia eta gizarteak erabakitzeko gaitasuna izatea bultzatuko ditu Iratzarrek", Aoizen esanetan.

Perspektiba estrategiko berdina erabili du Hasier Arraiz Sortuko presidenteak: "Arazo larriei aurre egin behar diegu eta berehalako konponbideak behar ditugu, urrutira begiratzea beharrezkoa den garaian bizi gara. Eguneroko erronkek erantzunak eskatzen dituzte, baina abiadura handiko mundu honetan haratago joan behar da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea