Politika -
Estatu Kontseilua
Terrorismoagatik kondenatuak ezingo dira kargu publiko batean izan
Estatu Kontseiluaren arabera, kargu publikoek eskatzen duten "zintzotasuna" eremu profesionaletik "harago" doa.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak konfirmatu du Estatu Kontseiluak bermea eman duela terrorismoagatik kondenatuak ezin izango direla kargu publiko batean izan, zigor-aurrekariak bertan behera uzten ez diren bitartean.
Kargu publikoaren funtzioen proiektu-legean aztertuko den neurrietako bat da. Orain, Gobernuak Gorteetara bidali du Estatu Kontseiluak onartu ostean.
Hain zuzen ere, Exekutiboaren organo aholkulariak esan du kargu publikoek eskatzen duten "zintzotasuna" eremu profesionaletik "harago" doala, eta funtzio publikoan dagoen orori eskatu beharreko "balintza" izan behar dela.