Politika -

Erreakzioak

Egiaztatzaileen iragarpena 'adarjotze bat' dela dio Quirogak

EAEko PP alderdiaren presidenteak adierazi duenez, "ez du ezer berririk esaten". "Asko sufritu dugu eta ez dugu adarjotze hori merezi", esan du.

Quiroga: 'Ez dugu adarjotze hori merezi'

6:02

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Quiroga EAEko PP alderdiko presidenteak adierazi du "terrorismoaren amaiera aukera bat" izan behar dela Euskal Herriko eta Espainiako gizartearentzat. Bestalde, taldeari eskatu dio "armak utzi eta disolbatzeko", euskal gizartearen borondatea errespetatuz.

Quirogak adierazi du gertaleku honen lidergoa eta kudeaketa alderdi handiek" egi behar dutela, "orain arte legez".

Arantxa Quiroa EAEko Alderdi Popularreko presidenteak esan du egiaztatzaileek egindako iragarpena "adarjotzea" dela: "Argi dago ETAren amaiera datorrela, baina gaurko iragarpenak ez du ezer berririk esaten". "Asko sufritu dugu eta ez dugu adarjotze hori merezi", esan du.

Gasteizen agerraldian egin du eta adierazi du egiaztatzaileak "alde batekin daudela" eta iragarpen horiekin "ETAren ibilbide terroristaren arreta beste nonbait begira jarri nahi dute, eta ia 1.000 hildako utzi dituzte".

Quirogak uste du ETAren amaiera kudeatzeko instituzioen lidergoa behar dutela, baina "alderdien estrategiak albo batera utziz" eta alderdi handien artean akordioak eskuratuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea