Politika -

Auzitegi Nazionala

14 pertsona epaituko dituzte terrorismoa goratzea egotzita

Fiskaltzak urte eta erdiko eta bi urteko kartzela zigorra eskatzen du akusatuentzat.

14 pertsona epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea egotzita. Argazkia: EiTB
14 pertsona epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea egotzita. Argazkia: EiTB
14 pertsona epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea egotzita. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Nazionalak Gasteizko 14 pertsona epaituko ditu, 2012ko Gasteizko auzo bateko jaietan presoen argazkiak erakusteagatik eta horien omenez bertsoak abesteagatik.

Terrorismoa goratzea egotzita, fiskalak urte eta erdiko eta bi urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuentzat.

Izarza Hernandez, Ohiane Mikeo Zabalo, Erlantz Lopez de Ocariz Lopez, Maria Jesus Aliaga Cuesta, Idoia Martinez de la Hidalga, Maria Felisa Espinosa Murua, Maria Lourdes Uribarri Larrañaga, Gorka Aurrezietxea Olano, Victor Manuel Perea Lopez, Ainhoa Bengoa Salutregi, Iker Vela Arostegi, Jagoba Apaolaza Castro, Iker Pastor Rodriguez eta Galder Ruiz Alvarado dira epaituko dituztenak

Fiskalak bere idatzian dioenaren arabera, 2012ko ekainaren 30ean kalejira bat ospatu zen Gasteizko auzo bateko jaien baitan.

Kalejira horretan presoen argazkiak erakutsi zituzten eta baita tamaina errealeko preso baten argazki bat ere. Halaber, preso bati buruzko informazioa ere plazaratu zuten, beti ere fiskaltzaren arabera, hala nola, preso dagoen kartzelaren izena eta bertatik presoaren etxera bitartean dagoen kilometro kopurua. Segidan, presoen omenezko bertsoak abestu zituzten, presoen argazkiak zeramatzatenei paineluak ezarri zizkieten eta aurresku bat dantzatu zuten.

Epaiketa astelehenean 10:00etan hasiko da Auzitegi Nazionalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea