Politika -

Estatu kolpea

La Sextaren dokumental faltsuak zeresan handia eman du

Jordi Evolek Orson Wellsen 'Munduen guda'ren antzeko saioa egin zuen atzo, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguruan, eta fikziozko dokumentala osatu zuen hainbat pertsona ezagunen laguntzarekin.

Iñaki Gabilondo, La Sextako saioan. Argazkia: La Sexta
Iñaki Gabilondo, La Sextako saioan.
Iñaki Gabilondo, La Sextako saioan. Argazkia: La Sexta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan La Sextak Espainiako estatu kolpeari buruz emititutako dokumental faltsuak ez du inor axolagabe utzi eta zeresan handia eman du.

Jordi Evolek 'Operacion Palace' saioa egin zuen Espainiako otsailaren 23ko estatu kolpearen inguruan, baina fikziozko dokumentala zen.

Dokumental faltsu horretan kontatzen da estatu kolpea muntaia izan zela, benetako estatu kolpea ekiditeko estatuko agintarien artean adostutakoa. Hala baieztatzen dute dokumentalean parte hartzen duten pertsonaia ezagunek: Iñaki Anasagasti eta Joseba Azkarraga politikariek; Iñaki Gabilondo, Luis Maria Anson eta Fernando Onega kazetariek; eta Jose Luis Garci zinema zuzendariak, besteak beste.

Saioaren amaieran, Jordi Evole aurkezleak aitortu zuen dena gezurra zela, Orson Wellsen "Munduen guda"ren pareko saioa zela atzokoa, eta horrekin agerian utzi nahi zuela telebistak eta politikariek gezurrak zabaltzeko duten gaitasuna.

Bost milioi lagunek baino gehiagok ikusi zuten dokumentala eta askok aho zabalik sinetsi zuen saioan esaten zena, baita pertsona ezagunek ere, Beatriz Talegon Gazte Sozialisten Nazioarteko Batasuneko idazkari nagusiak tartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea