Politika -
Bakea Euskal Herrian
Egiaztatzaileen lana 'adarjotzea' izan dela esan du Cospedalek
ETAk armak emateko Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin egindako ekitaldia "antzerkia" izan dela adierazi du PPko idazkari nagusiak.
Erredakzioa
PPko idazkari nagusiak, María Dolores de Cospedal, ETAk Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin egindako ekitaldia espainiarrei "adarra jotzea" eta "gustu txarreko antzerkia" izan dela adierazi du.
Gaur goizean Alderdi Popularraren egoitzan egindako prentsaurrekoan eman du bere iritzia Cospedalek. "Ikuskizun" tamalgarrian Iñigo Urkullu lehendakaria eta euskal sozialistak "artista gonbidatuak" izan direla gaineratu du.
Horren ustez, gertatutakoak "espainiarrei errespetu falta" erakusten du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea