Politika -

Martxoak 3

'Eragindako kaltea inork onartu ez' izana salatu dute biktimek

Bost pertsona hil ziren Gasteizen, lan protesta batean Poliziak egindako tiro batzuen ondorioz.

Aurresku bat dantzatu dute lore-eskaintzan. EFE
Aurresku bat dantzatu dute lore-eskaintzan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak Gasteizen duela 38 urte izandako lan protesta batean Poliziak tiroka 5 pertsona hil ostean "biktimei eragindako kaltea inork onartu ez eta Estatuaren estamentu bat berak ere bere erantzukizuna onartu ez" izana salatu du.

"Egia, justizia eta aitorpena jasotzeko eskubideak zintzilik jarraitzen du", nabarmendu dute ohar baten bidez 1976ko martxoaren 3ko biktimek (bost pertsona hiltzeaz gain, 150 pertsona zauritu zituen Poliziak).

Poliziak hildako langileen familiak eta Poliziaren oldarraldian zauritutako langileen senideek "diskriminazio ikaragarria jasaten jarraitzen" dutela adierazi dute, Espainiak "Giza Eskubideen nazioarteko materiaren legedia betetzen ez" duelako. Horregatik, frankismoaren krimenen aurkako Argentinako helegiteak dakarren zigorgabetasunaren "garaipena" nabarmendu du, ikerketa horren barruan sartzen direlako gertaera hauek.

"Zigorgabetasuna Espainian"

Prozesu horrek "Espainian zigorgabetasunaren arazoari" aurre egiten diola azpimarratu du kolektiboak, eta lehenengo aldiz 1976ko martxoaren 3ko biktimek egoitza judizial batean deklaratu ahal izatea eta Rodolfo Martin Villa orduko ministroa inputatzea eskatzea ahalbidetu duela gaineratu dute.

Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak eta horrekin bat egin duten herritarrek manifestazioa egin dute Gasteizen, 1976an hildako eta zauritutako pertsonak gogoratzeko, eta "egia, justizia eta konponketa" eskatu dituzte, "errudunak zigorrik gabe" ez uzteko eskatzeaz gain.

Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuekin batera, lore-eskaintza egin du aurten ere, biktimei omenez jarritako monolitoaren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea