Politika -
PP-REN BILTZARRA
Manuel Uriarte, Oyarzabalen ordezkoa izateko faboritoa
Asteburuan, Donostian egingo du EAEko PPk bere Biltzar Nagusia, alderdiaren exekutiba berria aukeratzeko.
Erredakzioa
Manuel Uriarte Gasteizko Udaleko Ogasun zinegotzia da Iñaki Oyarzabalen ordezkoa izateko faboritoa (EAEko PPko idazkari nagusia da).
Hala ere, Arantza Quiroga presidenteak aste honetan zehar jakinaraziko die bere erabakia alderdiko kideei.
Asteburuan, Donostian egingo du EAEko PPk bere Biltzarra, alderdiaren exekutiba berria aukeratzeko.
Manuel Uriarteren izena ‘faboritoen’ artean lehenengoa dela onartu zuen atzo Carmelo Barriok. Horren hitzetan, Uriarte “oso zinegotzi eta lankide ona da”.
Barriok ez zuen atzo argitu Uriarteren hautagaitza Quiroga eta Alonsoren artean adostuta dagoen ala ez, baina Quirogak adostasuna eta “zerrenda on bat” lortzeko “ahalegin handiak” egin dituela azpimarratu zuen.
Iñaki Oyarzabali buruz, “idazkari nagusi zoragarria” izan dela goraipatu du Carmelo Barriok. “Gauza onak besterik ezin ditut esan Oyarzabali buruz”.