Politika -
Isaias Carrascori omenaldia
Lopez: 'Euskadin elkarbizitza askatasunean izatea lortu behar dugu'
"Inork ezin du esan ezer aldatu ez denik. Guk badakigu aldatu dena, Euskadin lortu duguna", gaineratu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
Erredakzioa
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak baieztatu duenez, "sufrimendu eta min handiarekin" ETA garaitua izan da, nahiz eta orain "ezberdinen arteko elkarbizitza askatasunean izatea" lortu behar den.
Lopezek Arrasaten (Gipuzkoa) egin ditu adierazpenok, Isaias Carrasco ETAk orain dela sei urte hildako zinegotzia omentzeko euskal sozialistek antolatutako ekitaldian.
Ehun pertsona inguruk parte hartu dute omenaldian, besteak beste, Rodolfo Ares eta Iñaki Arriola PSE-EEko ordezkariek; Carrascoren alargunak eta Sandra, Ainara eta Hodei haren seme-alabek.
Lore-eskaintza batekin abiarazi dute ekitaldia, Navas de Tolosa kalean, ETAk 2008ko martxoaren 7an zinegotzi arrasatearra hil zuen lekukan.
"Inork ezin du esan ezer aldatu ez denik. Guk badakigu zer aldatu den, Euskadin lortu duguna: eraila izateko beldurrik gabe bizitzea", esan du Patxi Lopezek. Alabaina, "ezberdinen arteko elkarbizitza askatasunean izatea" lortu behar den arren.
Lehendakari izandakoak ohartarazi duenez, "Gatazkarik mingarriena irabazi ostean, egiaren eta elkarbizitzaren gatazka ere irabaziko dugu".