Politika -

Hamargarren urteurrena

Angel Berrueta, M-11ko atentatuen beste aurpegia

Atochako atentatuak jazo eta bi egunera, polizia nazional batek eta bere semeak okin iruindarra hil zuten, atentatuen egilea ETA zela esaten zuen kartel bat bere dendan ez jartzeagatik.

Poliziaren emaztea herri epaimahai batek zigortu baina Nafarroako Auzitegi Nagusiak absolbitu zuen
Poliziaren emaztea herri epaimahai batek zigortu baina Nafarroako Auzitegi Nagusiak absolbitu zuen
Poliziaren emaztea herri epaimahai batek zigortu baina Nafarroako Auzitegi Nagusiak absolbitu zuen

Iker González | eitb.com

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 13an 10 urte beteko dira Angel Berrueta okin eta Gurasoak elkarteko kidea hil zutenetik, Madrilen M-11ko atentatuak izan eta bi egunera. Polizia nazional batek eta bere semeak hil zuten Berrueta.

2004ko martxoaren 13an, Angel Berruetaren auzoan bizi zen familia batek (polizia nazional batek, emazteak eta semeak) beste biktima bat eragin zuen;ondorioz, beste biktima bat gehitu behar Atochako historia beltzera .

Maria Pilar Rubiok, Madrilgo atentatuen egilea ETA zela sinistuta, eztabaida bat izan zuen Berruetarekin; Rubiok ETAren kontrako kartel bat jarri nahi izan zuen okindegian, eta Berruetak ez zion utzi. Ondoren, Rubio okindegitik berotuta atera zen "putakume hori akabatuko dut" esanez.

Handik gutxira, Maria Pilar Rubio, Valeriano de la Peña polizia nazionala (Mari Pilar Rubioren senarra) eta Miguel Jose de la Peña (senar-emazteen 19 urteko semea) Berruetaren okindegian sartu ziren, eta bertan hil zuten, pistola bat eta aihotz bat erabiliz.

Poliziak lau tiro egin zizkion eta poliziaren semeak sastatu egin zuen (birika eta gibela zulatu zizkion). Valeriano de la Peñari 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta 15ekoa semeari.

Herri epaimahai batek zigortu egin zuen Maria Pilar Rubio, hilketa proposatzeagatik, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak absolbitu egin zuen geroago.

Berruetak, inguruko denda eta eraikin askotan bezalaxe, xingola beltza jarri zuen bere dendan, M-11ko biktimei elkartasuna adierazteko, eta denda itxi ere egin zuen.

Bestalde, 2004ko martxoaren 14an, Angel Berruetari elkartasuna adierazteko manifestazio batean, Hernanin, Conchi Sanchis hil zen, bihotzekoak jota, Poliziaren oldarraldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea