Politika -
Bilboko atxiloketa
Asier Gonzalez aske gelditu da 50.000 euroko bermea ordainduta
Asteartean Bilbon atxilotu zuten Ezcaray-ko etxe batean azaldu zen 'pen drive' batean ETArekin harremantzen zuen informazioa aurkitu ostean.
Erredakzioa
Asteartean, ustez ETAko kolaboratzaile izatea egotzita, atxilotu zuten Asier González Soreasu aske gelditu da 50.000 euroko bermea ordaindu ostean. Ezkaraiko etxebizitza batean berogailua konpontzera joan zirenean aurkitutako ‘pen drive’ batean topatu zuten informazioak Bizkaia Komandoarekin harremantzen zuen.
Pedro Martinez Torrijos fiskalak eskatuta hartu du erabakia Pablo Ruz epaileak. Honi esan dionaren arabera Gonzalez ukatu egin du Bizkaia Komandoaren kolaboratzaile izatea eta bertako kideekin lagunen arteko harremana bakarrik zuela esan du.
Epaileak ez du baldintza gabeko espetxe zigorra jarri errotutako ‘lotura familiar, laborala eta soziala’ duelako eta ihes egiteko arriskurik ez duelako somatu. Gainera, ez du frogak ezkutatzeko edo moldatzeko asmorik somatu.
Gonzalez Soreasu Eibarko Benjamin Atutxa zinegotzia baitu nahi zuen Bizkaia Komandoaren ustezko kolaboratzailea izateagatik atxilotu zuten.