Politika -
Ekitaldia Sopelan
EAJren Bizkaiko eredu sozioekonomikoa aldatzea eskatu du Ugarteburuk
EH Bilduren parlamentariak esan duenez, "adiskidekerian eta bezeroetan oinarritutako politikak" pairatu ditu Bizkaiak urtetan EAJk egin duen kudeaketan izan diren "politika ilunekin".
Erredakzioa
"EAJk, PSE eta PP alderdien laguntzarekin, azken 35 urteetan Bizkaian egin duen eredu soziekonomikoa, beti Madrilera begira, zaintza intentsiboen unitatera eraman behar da", salatu du Maribi Ugarteburu EH Bilduren parlamentariak.
Ugarteburuk alderdiak Sopelan egin duen ekitaldian parte hartu du. EAJk egin duen kudeaketan izan diren "politika ilunekin", esan du parlamentariak, "adiskidekerian eta bezeroetan oinarritutako politikak" pairatu ditu Bizkaiak urtetan.
Hori dela eta, "Bizkaia larrialdi egoera honetatik ateratzea" beharrezkoa da.
Andoni Ortuzarren alderdiak "azpiegitura handiak garatzean oinarritu du bere eredua" eta horrek "langabeziaren, pobreziaren eta iruzur fiskalaren txapeldun bilakatu du Bizkaia".
Bilduk "kalitatezko zerbitzu publikoak, eskualde bakoitzaren garapena, industria indartzen eta onurak ematen dituen eredu berria bat" proposatu du.