Politika -

Auzitegi Nazionala

139 eta 133 urteko zigorra ezarri diete Martitegi eta Goikoetxeari

Epaimahaiak frogatutzat jo du Jurdan Martitegik eta Arkaitz Goikoetxeak Calahorrako kuartelaren kontrako atentatuan parte hartu zutela. Halaber, Iñigo Gutierrez absolbitu du.

Jurdan Martitegi, haren kontrako epaiketaren une batean. Argazkia: EiTB
Jurdan Martitegi, haren kontrako epaiketaren une batean. Argazkia: EiTB
Jurdan Martitegi, haren kontrako epaiketaren une batean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 139 eta 133 urteko kartzela zigorra ezarri die Jurdan Martitegiri eta Arkaitz Goikoetxeari, Guardia Zibilaren Calahorrako (Errioxa) kuartelaren kontrako atentatuan parte hartzeagatik. Bestalde, epaileak Iñigo Gutierrez absolbitu du haren parte hartzea frogatu gabe gelditu delako.

Calahorrako kuartelaren kontrako atentatua 2008ko martxoaren 21an gertatu zen eta 8 pertsona zauritu ziren.

Epaimahaiak frogatutzat jo du, Martitegik eta Goikoetxearen parte hartzea atentatuan. Epaiaren arabera, 60 kilogramo lehergai zituen bonba-auto bat aparkatu zuten kuartelaren kanpoko pareta baten alboan, ahalik eta min gehien eta pertsonaren bat hiltzeko asmoarekin.

Epaiaren arabera, lehergailuak 14:00etan egin zuen eztanda eta hedatze-uhinak kalte larriak eragin zituen lau eraikinetako fatxadan eta kuartelean, inguruan aparkatuta zeuden autoetan, hiriko altzarietan, argi-hariterian eta telefono lineatan.

Arkaitz Goikoetxeak Arabako DYAren egoitza nagusira eta Calahorrako suhiltzaileei dei egin zien bonba-autoaren berri emateko, eta esandakoa egiaztatu zutenean inguruko etxebizitzak eta kuartela jendez hustu zituzten.

Kartzela zigorraz gain, Martitegik eta Goikoetxeak ezingo dute hamar urtean Calahorrara joan eta 32.000 euro baino gehiagoko kalte-ordaina eman beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea