Politika -

Lasarte

Arriola: 'ETA zuritzen zutenak bakearen txapeldun gisa aurkezten dira'

Froilan Elespe PSE-EEko zinegotzia hil zutenetik 13 urte bete diren honetan egin ditu adierazpenok Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiaren iritzian, "hipokresia eta bidegabekeria" da ETAren "erailketak zuritzen edo azaltzen zituztenek orain gizartearen aurrean bakearen eta elkarbizitzaren txapeldun gisa aurkeztu nahi izatea Euskadin".

"ETAri eta bere jarraitzaileei ez diegu ezer zor, haiek dira euskal gizarteari asko zor diotenak, urte askotan euskal herritarrengan sufrimendua eragiteagatik", gaineratu du.

Froilan Elespe PSE-EEko zinegotzi sozialista ETAk hil zuenetik 13 urte bete diren honetan egin ditu adierazpenok Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak. Lasarteko kanposantuan egin dioten omenaldian, Elesperen alarguna eta bi semeek parte hartu dute, Gipuzkoako PSE-EEko zenbait kiderekin batera.

Ezker abertzaleak "Euskadin bakea eta elkarbizitza oztopatzen ari direnak hildakoak izan ditugunok garela pentsatu ere" egitea kritikatu du Arriolak "sozialistok beti ere herri honen bakearen, askatasunaren eta demokraziaren alde lan egin dugunean".

"Eta egindakoa, lagunak bidean galduta egin dugu, beti ere gogoratuko ditugunak, baina printzipioak eta duintasuna mantenduta, arriskuekin", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista