Politika -

Auzitegi Nazionala

Segiko azken 4 akusatuen kontrako epaiketa abiatu dute

Segiko azken 4 akusatuen kontrako epaiketa abiatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasi egin dute Auzitegi Nazionalean Segiko azken lau akusatuen kontrako epaiketa.Segiren kontra Auzitegi Nazionalean abiatutako prozesu judizialaren jarraipena da, aurretik beste 40 bat lagun epaitu baitzituzten, 2013ko urria eta 2014ko otsaila bitartean.

Behin-behineko ondorioetan, fiskalak 9 urteko espetxe-zigorra eskatu du Irati Mujikarentzat eta 7 urteko kartzela-zigorra Goizane Pinedorentzat, Unai Ruizentzat eta Idoia Iragorrirentzat. Mujikari Segiko buruzagi izatea leporatzen dio eta gainerako hiru akusatuei, berriz, kide izatea.

Joan den otsailaren 14an bukatu zen epaiketa horretan agertu behar zuten lau akusatuek.

Asteazken honetan Auzitegi Nazionalean egin duten saioan, 4 akusatuek ez diote erantzun nahi izan fiskalaren zein herri-akusazioaren (Dignidad y Justizia elkartearen) galderei.

Beren abokatuaren galderei erantzunez, alabaina, akusatuek adierazi dute deklarazioak torturapean egin zituztela. Segurtasun Indarretako ordezkariek, ordea, tratu txarrik egon ez zela eta agerraldiak legearekin bat eginez egin zituztela esan dute.

Fiskalaren arabera, Irati Mujika Segiko ''zuzendaritza nazionaleko kide'' eta komunikazioa eta propaganda arduraduna zen.

Idoia Iragorri, bestalde, Sestaoko (Bizkaia) taldearen arduraduntzat jo du eta gainerako bi akusatuak Gasteizko Errota auzoko taldearekin lotu ditu.

Epaiketak ostegun honetan jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak argazkiak