Politika -

BJKN

Jose Ramon Navarro, Auzitegi Nazionaleko presidente

Kanarietako Justizia Auzitegi Goreneko presidente izan da orain arte, eta Francisco de Vitoria epaile elkarte moderatuko kide da.

Kanarietako presidentea, Navarro zoriontzen. Argazkia: Efe
Kanarietako presidentea, Navarro zoriontzen.
Kanarietako presidentea, Navarro zoriontzen. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Jose Ramon Navarro Miranda aukeratu du Auzitegi Nazionaleko presidente. Navarro Kanarietako Justizia Auzitegi Goreneko presidente izan da orain arte, eta Francisco de Vitoria epaile elkarte moderatuko kide da.

BJKNk atzo egin zuen osoko bilkuran 18 bokalek eta presidenteak parte hartu zuten, eta hamabost boto jaso zituen Navarrok.

Hori horrela, bera izan zen irabazle sei hautagaien artean: Auzitegi Nazionaleko bi instrukzio epaitegitako epaile (Fernando Andreu eta Ismael Moreno), Zigor aretoko epaile bat (Javier Martinez Lazaro), Ignacio Espinosa Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea eta Juan Pablo Gonzalez Madrilgo Probintzia Auzitegiko epailea.

Navarrok ustelkeria kasu larrienak Auzitegi Nazionalean epaitzea proposatu zuen BJKNko bokalen aurrean egindako agerraldi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea