Politika -

Berdintasunaren sariak

PSE: 'Eskuinak irabaziz gero, desberdintasunak ez du mugarik izango'

PSEko ordezkariak sozialistek Europako hauteskundeetara aurkeztuko duten hautagaitzaren alde egin du, "herritarren berdintasuna defendatzeko aukera bakarra delako".

Idoia Mendia (PSE-EE). Argazkia: Efe.
Idoia Mendia (PSE-EE). Argazkia: Efe.
Idoia Mendia (PSE-EE). Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailearen arabera, Europako hauteskundeetan "berdintasunaren borroka" da jokoan dagoena, eta, "eskuinak bere eredua inposatuz gero" desberdintasunak ez duela amaierarik izango azpimarratu du.

Mendiak sozialisten hautagaitzaren alde egin du Bilbon, PSE-EEko gazteek berdintasunaren alde banatutako sarien ekitaldian. Izan ere, Mendiaren iritziz, sozialistak dira "herritarren berdintasuna defendatzeko aukera sendo bakarra".

PSE-EEko ordezkariak adierazi duenez, Europa "berdintasun eza" da nagusi eta Espainian, "PP gobernuan denetik", desberdintasuna "handitu" baino ez dela egin kritikatu du.

"Eskuina, nazionalistak eta alderdi txikiak"

Mendiaren iritziz, "eskuinak, nazionalistak eta alderdi txikiek ezin izango dute eskubideen eta askatasunen Europar Batasuna defendatu".

PSE-EEko agintariak esan duenez, sozialistek proiektu ekonomiko eta sozial alternatiboa dute, Europa "hazkundearen eta gizarte kohesioaren bidera itzultzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea