Politika -

Madrilen

Suarezen aldeko Estatu hiletara joango dira gaur Urkullu eta Barcina

Madrilgo Almudena katedralean egingo da elizkizuna, 19:00etan. Joan den igandean, martxoaren 23an, hil zen Suarez, Trantsizioko presidentea.

Avilan lurperatu zuten Adolfo Suarez. Argazkia: EFE
Avilan lurperatu zuten Adolfo Suarez. Argazkia: EFE
Avilan lurperatu zuten Adolfo Suarez. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Yolanda Barcina Nafarroako presidentea Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente izandakoaren aldeko Estatu hiletara joango dira astelehen honetan, Madrilera. Almudena katedralean izango da elizkizuna, arratsaldeko 19:00etan.

Martxoaren 23an hil zen Adolfo Suarez, Francoren diktadura ondorengo Espainiako lehendabiziko presidentea.  81 urte zituela zendu zen,  gaixotasun baten ondorioz.

Suarezen hil-kapera Diputatuen Kongresuan, Madrilen, jarri zuten pasa den astelehenean. Milaka herritar eta agintari ugari pasatu ziren bertatik, presidente izandakoari azken agurra ematera. Hurrengo egunean, martxoaren 25ean, Avilako katedralean lurperatu zuten Suarezen gorpua, Amparo Illana emaztearen alboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu Nafarroako Gobernuko presidente ohia