Politika -

Frantziako hauteskundeak

Europakoetan bere alderdia Frantziako lehena izatea espero du Le Penek

Udal hauteskundeetan izan duen arrakastaren ostean Fronte Nazionaleko lehendakariak maiatzean ospatuko diren hauteskundeetan emaitza onak errepikatuko dituztela uste du.

Marine Le Pen. EFE.
Marine Le Pen. EFE.
Marine Le Pen. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fronte Nazionaleko lehendakariak, Marine Le Pen, bere alderdia Europear hauteskundeetan Frantziako lehen alderdian bilakatzea espero du udal hauteskundeetan izan duten gorakada ikusi ostean.

'FN Europako hauteskundeetan lehendabiziko alderdia izan daitekeela uste dut' adierazi du RMC eta BFM TV komunikabideetan egin dizkioten elkarrizketetan. 'Frantziarrak Europar Batasunak eragiten digun sufrimenduaz konturatzea espero dut', gaineratu du.

Europar Batasuna lehertzeko ideiari buruz galdetuta 'baietz' erantzun du, 'hori da gure subiranotasuna eta askatasuna lortzeko bide bakarra'.

'Frantziarrei alternatiba bat eskaintzen diegu' esan du Alderdi Sozialistak eta UMPk 'ikuspuntu europear berdina' dute gogoratuz.

Le Penek azaldu duenez 'bizi dugun %-eko 80a Europar Batasunean hartutako erabakiak dira' eta bi alderdi horiek ados daude hiritarren zirkulazio askea bezalako erabakiekin.

FN alderdia horrelako erabakien aurka dago 'herri guztiek bere mugak kontrolatzeko eskubidea izan behar duelako'. Suitzarrek immigrazioa mugatzeko egin duten bezalako erreferendumak babestu ditu.

Bere aurreikuspenen arabera Hollande, Gobernuaren babes faltak eta Europako hauteskundeetan izango duen atzerapenak behartuta, hauteskundeak aurreratzea behartuko du. Bozketa sistema proportzionala proposatuko du bere alderdiarentzat egokiagoa izango delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea