Politika -
Kataluniako Parlamentua
Kataluniako Parlamentua setiatu zuten 19 lagun epaitzen hasi dira
Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketan 2011an murrizketen aurka gauzatu ziren istiluetan parte hartzeagatik akusatuek bost urte eta erdiko gartzela zigorrari aurre egin beharko diote.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 2011an Kataluniako Parlamentua setiatzeagatik 19 akusaturen aurkako epaiketa hasi du. Hasieran 20 akusaturen aurka gauzatu behar bazen ere horietako bat ihes eginda dago eta ez du ahozko saioan parte hartuko.
Herri-salataritzak bost urte eta erdiko zigorra eskatzen du bakoitzarentzat Estatuko Instituzioen aurka egindako delituagatik. Gainera, 7.500 euroko zigorra ere eskatzen du.
Kataluniako Kamaran sartu nahi zuten diputatuentzat 'segurtasun falta' eragin zuen manifestarien jokaerak herri-salatarien ustez.
Atariko ondorioetan diputatuak, eraikinean helikopteroz sartu behar izan zuen Artur Mas lehendakariak barne, manifestariek inguratu eta zailtasunak izan zituzten Parlamentean sartzeko. Batzuek bultzakadak, kolpeak eta objektu jaurtiketak jasan behar izan zituzten.
Akusatuek diputatuak plenora ez diristeko 'indarkeria erabili zutela' adierazi du herri-salataritzak. 135 diputatutatik 70 bakarrik iritsi ziren egun horretako bilerara.
Istiluak murrizketen aurkako manifestazio baten barne gauzatu ziren. 'Paremos el Parlament. No dejaremos que aprueben los recortes' lelopean gauzatu zen ekimena eta gauean ezezagun batzuek obretako materialarekin parlamentuko gunera iristea blokeatu ostean gertatu ziren.