Politika -

Kataluniako Batzar Nazionala

Bartzelonako erdigunea jendez bete nahi du ANCk Diada egunean

Halaber, Kataluniako Asanblada Nazionalak irailaren 9ko galdeketara bitarteko bide-orria adostu eta aurkeztu dute.

Kataluniako Asanblada Nazionalak bilera egin du gaur Tarragonan. Argazkia: EFE
Kataluniako Asanblada Nazionalak bilera egin du gaur Tarragonan. Argazkia: EFE
Asanblada Nazionalak kontsultaren aurretiko ekimenak prestatuko ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) 2014ko Diada egunean, irailak 11, Bartzelonako erdigunea jendez betetzeko deialdia egin du. Helburua erdiguneko Kale Nagusia (Gran Vía) eta Zeharkako kalea (Diagonala) bete eta V bat irudikatzea izango da, "bidearen, borondatearen, bozkaren eta garaipenaren sinbolo gisa". Halaber, azaroaren 9ko galdeketaren alde udaletxe atarietan egingo diren kontzentrazioetan parte hartzera deituko ditu udal hautetsiak, erakundeak eta hiritarrak.

Hala iragarri dute Kataluniako Asanblada Nazionaleko ordezkariek Tarragonan egin duten bileran. ANCk iragarri duenez, irailaren 11koa"ekitaldi zentralizatua eta deszentralizatua, presentziala, birtuala, tokikoa eta globala izango da", eta ikus-entzunezko hainbat plataformaren bitartez zuzenean eskainiko da. Halaber, 20:14an mobilizazioa egingo dute sare sozialetan.

"Ez dago Kataluniaren arima eusteko adinako luzera duen kalerik, ezta Kataluniako izarra zerura eramateko errepiderik ere"; azaldu du Victor Cucurull ANCko kide eta historialariak. Horren esanetan, ekitaldiak ez dira Diada egunera mugatuko eta ekitaldi osagarriak egingo dira udan eta udazkenean.

Bestalde, Kataluniako Asanblada Nazionalak independentzia lortzeko bide-orria adostu eta aurkeztu du. Lau eszenario posible aurreikusten dituzte: Espainiako Gobernuaren baimenarekin egitea galdeketa, Estatuaren kontrako jarrerarekin egitea, nahikoa bermerik ez dagoelako galdeketa bertan behera gelditzea edo Estatuak Kataluniako erakundeetan esku-hartzea.

Gaur adostutako egutegi horren arabera, 2015eko apirilaren 23an, Sant Jordi egunean, aldarrikatuko luke Kataluniak independentzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea