Politika -
Euskadi pregunta
Arantza Quirogari egindako 25 galderak
Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidenteak 25 euskal herritarren galderei erantzun die ETB-2ko ‘Euskadi Pregunta’ saioan. Hona hemen itaunen zerrenda.
Erredakzioa
25 euskal herritarrek Arantza Quiroga Euskadiko PPko presidentea zuzenean galdekatzeko aukera izan dute ETB-2ko ‘Euskadi pregunta’ saioan. Hona hemen Quirogak erantzun dituen 30 galderak:
1-Begoña Bericua (62 urte, Bilbo; aurretik erretiratua)
Zure buruzagitzapean, igarriko al dugu aldaketarik Euskadiko PPren politikan?
2-Cesar Fernandez (35 urte, Barakaldo; komertziala eta idazlea)
Aldatuko al du PPk bere espetxe politika ETAko presoei dagokienez?
3-Jose Antonio Rosado (30 urte, Gasteiz; politologoa)
Zein pauso falta dira Euskadin demokrazia sendotzeko?
4-Ainhoa Santander (31 urte, Bilbo; administratiboa)
Zein iritzi duzu abortuaren legearen erreformaz?
5-Angelita Otaño (Andoain; etxekoandrea)
Lapurretagatik kartzelara igorritako politikoek zerbaitik ez dute dirua itzultzen?
6-Jose Manuel Garcia (58 urte, Bilbo; komertziala, langabezian)
Kudeaketa kaxkarra egin duten politikariak ez lirateke kargutik kendu behar?
7-Sara Ruiz de Infante (22 urte, Gasteiz; ikaslea)
Zer gehiago gertatu behar da herri honetan politikari batek dimisioa eman dezan?
8-Trini Gutierrez (64 urte, Andoain; etxekoandrea)
Erreforma ekonomiko guztiek zergatik kaltetzen dituzte gehiago pobreenak?
9-Maite San Miguel (55 urte, Hondarribia; irakaslea)
Muturreko kasuetan, familia batek kaleratzea atzera al dezake?
10-Erika Zarandona (22 urte, Zornotza; ikaslea)
Zeintzuk dira LOMCE legearen onurak?
11-Aitor Atutxa (32 urte, Bermeo; jostuna eta brodatzailea)
Noiz desagertuko dira frankismoaren sinbolo guztiak?
12-Jose Maria Uruñuela (78 urte, Irun; erretiroduna)
Mutualisten pentsioetan murrizketak egiteko erabiltzen diren koefizienteen arazoari konponbidea ematea eskatuko al duzu?
13-Gorka Cemborain (43 urte, Iruñea; bigarren hezkuntzako irakaslea)
Zein iritzi duzu garapenari zuzendutako laguntzetan Rajoyren Gobernuak erabakitako murrizketaren inguruan?
14-MarIa Angeles Rivas (Zalla; eskola zaintzailea)
Zein iritzi duzu justizia unibertsalaren erreformaren inguruan?
15-Maria Jose Santofimia (59 urte, Portugalete; gizarte-langilea)
Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duen herritar batek 635 euro kobratzen ditu hilean, eta ez du sendagairik ordaindu behar. 55 urtetik gorakoentzako diru-laguntza jasotzen dutenek, berriz, 426 euro kobratzen dituzte, eta sendagaien % 40 ordaindu behar dute. Zergatik?
16-Gonzalo Arroyo (40 urte, Gasteiz; prebentziorako teknikaria)
Lehen mailako eta bigarren mailako biktimak daude. Zergatik ez dago erantzun bera indarkeria matxistaren aurrean?
17-Mari Paz Fernandez (77 urte, Gasteiz; erretiroduna)
PPk Estatu mailan Euskadiren kontrako zerbait defendatuko balu, zer egingo zenuke?
18-Amaia Mayor (40 urte, Arrigorriaga; erizaina)
Egokia al da osasun arloko murrizketa? Ez al duzu uste epe ertainera gastua eragingo duela?
19-Andoni Calvo (19 urte, Aretxabaleta; ikaslea)
Zer proposatzen duzu sexu-transmisiozko gaixotasunak eta haurdunaldiak ekiditeko?
20-Juan Diego Ramos (43 urte, Errenteria; harakina)
Demokratikoa al da herritarrei askatasunez erabakitzeko aukera ematen dien autodeterminazioa erreferenduma?
21-Jorge Olivier (56 urte, Sondika; erretiroduna)
Zuen Gobernuak zergatik ez du zaintza partekatuaren legea garatu?
22-Sandra Bengoa (25 urte, Getxo; kazetaritzan lizentziaduna)
Zein iritzi duzu ETAren kontra zure alderdia aurrera eramaten ari den politikaren inguruan?
23-Pedro Martin Heras (57 urte, Irun; instalazioetako mantentze-lanak)
Nola eragiten dio Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeak etxebizitza eskubideari?
24-Anabel Somovilla (49 urte, Gasteiz; administratiboa)
Herritarrak fida al daitezke ustelkeria kasuek ukitutako alderdi batekin?
25-Ibai Iturria (26 urte, Errenteria; kultur kudeatzailea)
Zein da Alderdi Popularraren jarrera hemengo kultura eta hizkuntza Euskal Herritik kanpo hedatzearen inguruan?