Politika -

Estrategia

Jaurlaritzak 105 milioi bideratuko ditu Euskadi nazioartean kokatzeko

Diru-partida hiru urtetan banatuko dute, eta helburu nagusietako bat "lurralde aitzindarien artean erreferente izatea da, Europar Batasunean berezko lekua izanda".

Basque Country, Euskadiren estrategia globala

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jauraritzak Basque Country Nazioartekotzeko Estrategia 2020 onartu du, eta 105 milioi euro bideratuko ditu hiru urtetan, Euskadi munduan kokatzeko eta "herrialde lehiakor bezala ospea handitzeko".

Iñigo Urkullu lehendakariak egitasmoaren zehaztasunak aurkeztu ditu. Ukulluren esanetan, nazioartean lekua izateko beharrari erantzunda sustatu dute plana, baina baita "lurralde aitzindarien artean erreferente izateko" ere "Europar Batasunean berezko lekua izanda".

Estrategiaren arabera, "lehenetsitako" merkatuak EB, Alemania, Danimarka, Frantzia, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Barsil, Kolonbia, Peru Korea, Singapur, India, Txina eta Hegoafrika herrialdeetakoak dira.

Estrategia honen helburuen artean Euskadik nazioarteko organoetan duen lekua indartzea da, eta eragin handiagoa izatea, kanpo ekintzako plan zehatz baten bidez.

Horretarako, aliantza sare bat sortuko dute, gutxienez zortzi herrialderekin, eta kide estrategiko bihurtuko dira. Gainera, Euskal Etxeen sarea ere handituko da, 187tik 200era.

Horrez gain, Basque Country estrategiak beste plan bat izango du bidelagun, gaur bertan onartu dutena. Bigarren plan horrek enpresak nazioartera zabaltzea izango du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak