Politika -
Krisia
PSOEk eta IUk ez dute akordiorik lortu Andaluzian
12 orduz egon dira bilduta, eta ostiralean ekingo diote berri bilerari.
Erredakzioa
Andaluziako PSOEk eta IUk ez dute akordiorik lortu ostegun honetan, bertako Gobernuan piztutako krisiari irtenbidea emateko. Sustapen Kontseilaritzak Utopia izeneko etxemultzotik kanporatutako pertsonei Sevillako Udalaren etxebizitza bat eman ostean sortu da polemika. Izan ere, Sustapen Kontseilaritzari etxebizitzak emateko eskumena kendu dio Susana Diaz Andaluziako presidenteak.
Egoera konpontzeko asmoz bildu da ostegun honetan jarraipen batzordea, eta bi alderdietako eta Andaluziako Gobernuko "goi mailako" ordezkariak egon dira bertan.
Batzarrak 12 ordu iraun badu ere, ez dute desadostasunak konpontzerik lortu. Ondorioz, ostiralean ekingo diote berriz bilerari.
''Akordioa ez dago arriskuan''
Goizean Jose Antonio Castro Andaluziako Parlamentuko IULV-CA taldearen bozeramaileak azaldu duenez, Andaluziako PSOE eta IU alderdien ituna "ez dago arriskuan".
Etxebizitzen auzia
IUk 22 familia kanporaturi babes ofizialeko etxeak eman izana haserretu ditu sozialistak, itxaron-zerrendak ez direlako errespetatu.