Politika -

Gasteizko Udala

Javier Maroto alkatea gaitzetsi dute, San Antonioko alokairuengatik

Oposizioaren hitzetan, ''agerian geratu da'' alkateak ''gezurra esan duela behin eta berriz alokairu kontratuaren inguruan''.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaleko osoko bilkurak Javier Maroto alkatea gaitzetsi du ostegun honetan, San Antonio kaleko lokalen alokairu-kontratuen kudeaketa dela.eta. 2007an sinatu zen kontratua, Maroto Ogasun zinegotzia zela.

Oposizioko taldeen hitzetan, ''agerian geratu da'' alkateak ''gezurra esan duela behin eta berriz alokairu kontratuaren inguruan'', eta ez dituela Gasteizko ''interesak'' defendatu.

Hala, EAJk, PSE-EEk eta Bilduk bat egin dute gaitzespena aurrera eramateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea