Politika -
Memoria historikoa
Fusilatuak eta II. Errepublika omendu dituzte, Iruñean
Fusilatuak eta desagertutakoak omentzeaz gain, aurten errefuxiatuak ere gogoan izan dituzte Iruñean, Gazteluko Plazan egin dute ekitaldian.
Erredakzioa
Ehunka pertsona bildu dira larunbat honetan Iruñeko Gazteluko Plazan, Gerra Zibilean fusilatu zituztenei eta II. Errepublikari omenaldia egiteko. Astelehen honetan da II. Errepublikaren urteurrena.
Fusilatuak eta desagertutakoak omentzeaz gain, aurten, errefuxiatuak ere gogoan izan dituzte.
Aurtengo urtea erabakigarria izango da, Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartearen arabera. Memoria Historikoaren Legea onartuta, legea bete eta biktimei dagokien errekonozimendua onartzeko ala baztertuta jarraituko duten argitzeko unea izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea