Politika -

Balorazioa

EAEko biztanleek 'nahikoa' eman diote Eusko Jaurlaritzaren jardunari

Herritarrek 5,7ko nota eman diote Gasteizko Gobernuari. Oposizioan, EH Bildu da baloratuena (4,1).

Josu Erkoreka eta Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako kide ezagunenak. EFE
Josu Erkoreka eta Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako kide ezagunenak. EFE
Eusko Jaurlaritzaren jardunari 5,7ko nota jarri diote herritarrek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko biztanleek 5,7ko nota eman diote Eusko Jaurlaritzaren jardunari, 0tik 10erako eskalan, Gasteizko Exekutiboak berak egindako inkesta baten arabera.

Jaurlaritzako kide ezagunenak Iñigo Urkullu lehendakaria eta Josu Erkoreka bozeramailea dira, herritarren % 95ek eta % 75ek ezagutzen baitituzte, hurrenez hurren. Gainerako sailburuek ez dute gainditzen % 35eko muga.

Oposizioko alderdien notak 5etik beherakoak izan dira kasu guztietan. Hala, herritarrek 4,7ko kalifikazioa eman diote EH Bilduri, 4,1ekoa PSE-EEri, 2,8koa UPyDri eta 2,6koa PPri.

Egoera politikoari dagokionez, euskal herritarren % 25ek "ona edo oso ona" dela uste dute, eta % 52k, aldiz, "hala-holakoa".

Telefonoz 1.096 pertsonari elkarrizketa eginez egin dute inkesta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak