Politika -
Gaixotasun larriagatik
Ventura Tome presoa kartzelatik ateratzea eskatu du familiak
2029ra arte duen zigorra bertan behera uztea eskatu dute, gaixotasun larrien ondorioz. Zehazki, prostatako minbizia eta biriketako tumorea dauka.
Erredakzioa
Ventura Tome ETAko presoaren familiak (Murtzia I kartzelan dago) zigorra (2029an amaituko da) bertan behera uztea eskatu du, gaixotasun larrien ondorioz, zehazki, prostata minbizia eta biriketako tumore bat.
Prentsaurrekoan, Jaione Carrera abokatuak azaldu duenez, Auzitegi Nazionalean izapidetzen ari dira kartzelatik ateratzeko eskaera, Zigor Kordeko artikulua aplikatuz, bertan gaixotasun larriagatik eta sendaezinagatik diren kasuetan zigorra bertan behera geratzea aurreikusten da.
Bestalde, lehen mailako zigor-klasifikazioa malgutzeko eskaera berri bat ere aurkeztu dute, baita espetxe estatutua aplikatzea, azken hori Espetxeetako Zuzendaritzak errefusatu egin zuen otsailean.
Tomeren emazteak, Cristina Garciak, "bisitatzera joan ahal ez izanak dakarren sufrimendua jasanezina da", esan du, minbizia izanda, ezin duelako 690 kilometroko desplazamendua egin, Murtziako kartzelaraino.