Politika -

Fiskalaren eskaera

8.600 euroko isun eskaria, Patxi Lopez jazartzeaz akusatutakoentzat

Boto papera hartu arte, "ibilbide deserosoa" izan zuela salatu du Patxi Lopezek. Akusatuek deklaratu dute aretoa jendez beteta zegoela, eta "ezinezkoa" zela elkar ez ukitzea.

Patxi López eta Begoña Gil, bere emaztea. Argazkia: EFE
Patxi López eta Begoña Gil, bere emaztea. Argazkia: EFE
Patxi López eta Begoña Gil, bere emaztea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskalak 8.600 euroko isuna eskatu du 2012ko urriaren 21ean hauteskunde-delitu bat egiteagatik: Botoa ematera zihoanean Patxi Lopez garaiko lehendakaria jazartzeagatik

Bilbon epaiketa egin dute gaur eta Lopez lekuko moduan izan da. EAEko hauteskundeak ziren eta PSEko hautagaia botoa ematera zihoanean, aretoa pankarta askorekin bete zuten, "preso eta iheslariak etxera" lemapean.

Boto-txartela hartu arte "ibilbide deserosoa" izan zuela salatu du Patxi Lopezek. Bere atzean oihuak entzuten zituela esan du eta bere zaindarien eta manifestarien artean "liskarrak" izan zirela.

Orduan, Lopezek gaineratu duenez, Bilboko Iruarteta eskolako mahiko presidenteak botoa utzi behar zuen lekuan ordezkariei gela uztea agindu zien, "egoera oso korapilatsua" sortu zelako, eta, azaldu duenez, ezin izan zuen botoa eman.

"Gutxi iruditzen zaizu?", galdetu dio Lopezek akusatuak babesten dituen abokatuari. "Niri nahikoa iruditzen zait", nabarmendu du.

Minutu gutxi barru, mahaian sartu ahal izan zuen, eta, azkenean, boto-eskubidea gauzatu.

Lau akusatuek, hiru gizonek eta emakume batek, errefusatu egin dute Patxi Lopez jazarri zutenik, euren hitzetan, egindako protesta "isila eta baketsua" izan zelako. Pankarta batzuk heldu zituztela azaldu dute, presoak urreratzea eskatzeko.

Gela "jendez gainezka" zegoen, eta "bata besterekin ukitzea ekidinezina" zen segurtasun pertsonekin eta Lopezekin batera zihoazen PSE-EEko kide batzuekin, esan dute.

Fiskalak hauteskunde delitutzat jo ditu gertaerak, akusatuek Patxi Lopezen sufragio aktiboaren garapena ekiditeko asmoa zutelako.

Bakoitzarentzat eskatutako zigorra 12 euroko isuna da, 24 hilabetetan, hau da, 8.600 euro baino gehiagoko ordainketa.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea