Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Kupoaren inguruan akordioa lortzeko itxaropena agertu du Jaurlaritzak

Ricardo Gatzagaetxebarriak adierazi duenez, bi gobernuek konponbidea lortu behar dute, ez dute beste irtenbiderik. Horren harian, akordioa aho batez lortu behar dutela azpimarratu du.

Ricardo Gatzagaetxebarria sailburua. Argazkia: EiTB.
Ricardo Gatzagaetxebarria sailburua. Argazkia: EiTB.
'Gure erantzunkizu politikoa kupoari buruzko akordiora iristea da'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Administrazio zentralarekin kupoaren inguruan akordiak lortzea beti "zaila" izan dela adierazi du Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak. Hala ere, akordio horiek lortzea "erantzukizun politikoa" dela gaineratu du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Gatzagaetxebarria ezkortasuna bazterti nahi izan du, egungo egoera "ohiko egoera" dela argudiatuta. Izan ere, sailburuak gogora ekarri duenez, 80ko hamarkadan "ia bederatzi urte pasa ziren lehen kitapena egin arte".

"Ez naiz ezkorra. Ohiko egoeran gaude. Ez da inoiz erraza izan, beti izan da zaila akordioak lortzea. Baina gure erantzukizuna da. Konplexua da, baina euskal herritarrak beti izan gara akordioak egiteko gai eta erantzukizunez ari gara Estatuarekin akordioa lortzeko", esan du.

"Aho batez"

Era berean, Gatzagaetxebarriak esan du itxaropentsu daudela "bi aldeek konponbidea aurkitzera behartuta gaudelako, ez dugu beste irtenbiderik". Horren harian, akordioa "aho batez" lortu behar dutela azpimarratu du.

Azkenik, eta administrazio zentralaren eta euskal erakundeen artean akordiorik lortzen ez bada, "ezadostasunek aurrera jarraituko dutela eta ezadostasun horiek handitu egingo direla" esan du Jaurlaritzako sailburuak, "kopuruak ere handitu egingo direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak