Politika -
Biktimak
UPyDk Jaurlaritzako Bake Idazkaritza 'desegitea' eskatu du
Gorka Maneiroren ustez, erakunde honetatik biktimei "bizkarra" ematen zaie, eta ETAko presoei "arreta gehiago" eskaini.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko legerbiltzarkideak PSE-EEren eta PPren lankidetza eskatu du Eusko Jaurlaritzari "presioa egiteko" Bake eta Bizikidetza Idazkaritza Nagusia "degiteko", erakunde honetatik biktimei "bizkarra" ematen eta ETAko presoei "arreta gehiago" eskaintzen zaiela uste izanda.
UPyDko ordezkariak eskaera hori egin du, Eusko Legebiltzarrean erregistratuko mozio batean. Mozioa maiatzaren 8ko osoko bilkuran eztabaidatuko dute, eta administrazio autonomikoaren Bake eta Bizikidetza arloan "ekipo berri bat" osatzeko beharra nabarmentzen du.
Arlo hori (Presidentetzako Sailak osatuta) hasieratik ezbaian jarria izan da, Jonan Fernandez HBko zinegotzi ohiaren eta Elkarriko sortzailearen aukeraketa dela eta, horren arduradun nagusi moduan.
Azken asteotan, idazkaritza horri buruzko polemika areagotu egin da, Txema Urkijo biktimen arloan Gobernuko aholkulari moduan kargutik kentzearen ondorioz. Erabaki horren aurrean, terrorismoaren kalteak jasotzen dituztenengandik Gobernuaren aldetik keinu "nabarmen" baten falta salatu zuen Urkijok.
Maneirok "lotsagarritzat" jo du Fernandez Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusia izaten jarraitzea, eta Aintzarne Ezenarro Aralarko legebiltzarkide ohia eta Enrique Ullibarriana arlo horretan jarduteko pertsonarik "egokienak" ez direla nabarmendu du.