Politika -

Aberri Eguna

Quiroga: 'Espainiatik alde egitea ez da EAEri etorkizuna ematea'

Euskadiko PPren presidenteak dio, 'alderdi abertzaleen ametsen aurrean', Europak ez duela inork alde egitea nahi; gero eta handiagoa eta eragingarriagoa izan nahi duela.

Arantza Quiroga. Argazkia: EFE.
Arantza Quiroga. Argazkia: EFE.
Arantza Quiroga. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak igande honetan esan duenez, "Espainiatik eta Europatik alde egitea ez da Euskadiri etorkizuna ematea". EFE agentziari 2014ko Aberri Egunaren harira egindako adierazpenetan, Quirogak esan du, “alderdi abertzaleen ametsen aurrean”, Europak ez duela inork alde egitea nahi, kontrakoa baizik: gero eta handiagoa eta eragingarriagoa izan nahi duela.

Quirogak aipamena egin die alderdi abertzaleek Euskal Herria bezalako herriek Europan zuzenean egon beharko luketela esanez zabaldu dituzten mezuei, eta esan du tamalgarria dela EAJ eta Iñigo Urkullu lehendakaria haratago joan izatea, eta "Euskadi, Espainiarentzat ez ezik, Europarentzat ere arazo bihurtzea".

Quirogaren arabera, EAJren mezuak argi uzten du alderdi hori "zaharra" dela, "ideia berririk" ez dituela. "Ametsetan jarraitzen dute, urtetik urtera, eta mundua eta Europa beste alde batetik doaz".

“EAJk gaur egun eskaintzen duen mezu zaharkituak” argi erakusten omen du “ideiarik gabeko” alderdia dela, gaineratu du Euskadiko PPren presidenteak. “Euren ametsetan jarraitzen dute urterik urte, nahiz eta munduak eta Europak beste bide batetik doazela argi erakutsi”, azpimarratu du.

Quirogak esan du "EAJk bere DNAn independentziarako irrika” izango duela zehaztuta, beharbada, baina gaineratu,  XXI. mendean zaharkituta geratu diren mezu horiek “kezkagarriak direla, EAEko herritar guztien agintari den alderditik datozelako ". Arantza Quirogak, halaber, esan du “Euskal Herriaren zazpi lurraldeen independentzia defendatzen dutenek ere ez dutela elkarrekin aldarrikatzen”, eta beste komunikatu bat atera badu ere, “ETAren presentzia gero eta pisu gutxiagokoa” dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea