Politika -

Dimisioa

Elizaldek hartuko ditu behin-behinean Poloren ardurak

Hiri Segurtasuneko zinegotziaren espedientea ikertzeko eskatu du oposizioaren gehiengoak Udalean. Horrela, Udaltzaingoko sindikatuen eskakizunarekin bat egin dute oposizioko talde gehienek.

Enrique Maya Iruñeko alkatea. Argazkia: EiTB
Enrique Maya Iruñeko alkatea.
Enrique Maya: 'Gai tristea da'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Maya Iruñeko alkateak iragarri du Ana Elizalde Udaleko Ogasun eta Funtzio Publikoko zinegotziak hartuko duela Hiri Segurtasunaren ardura behin-behinean.

Elizaldek Ignacio Poloren eskumenak bere gain hartuko ditu horrela, alkoholemia kontrol batean gehienezko alkohol tasa hirukoiztu ostean dimisioa aurkeztu zuen zinegotziaren ardura, alegia.

Mayak prentsaurreko batean azaldu duenez, Elizaldek Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ardurak Hiriko Segurtasunekoekin batera beteko ditu, Hiri Segurtasunaren arduradun berria izendatzen duten arte.

Alkate iruindarrak aitortu du Poloren "jarrera" ez dela "egokia" izan. Mayarentzat "tristea" da dimititzea, baina zinegotzi ohiak erabaki hori berehala hartu izana goraipatu du.

Udaletxean emandako prentsaurrekoan emandako azalpenen arabera, gertakari horien ostean, "etorkizunean pentsatu beharra dago", eta, hori dela eta, Udalean zinegotzi berria sartuko da Poloren ordez: Gabriel Viedma.

Ikerketa eskatu du oposizioak

Hiri Segurtasuneko zinegotziaren espedientea ikertzeko eskatu du oposizioaren gehiengoak Udalean. Horrela, oposizioko talde gehienek Udaltzaingoko sindikatuen eskakizunarekin bat egin dute.

Poloren jokabidea delitua edo falta ote den zalantzan jarri dute oposizioko talde guztiek, PPk izan ezik.

Gaia eztabaidatzeko udalbatza apirilaren 28an egingo dute eta zinegotzi izateari utziko dio Polok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea