Politika -

M22

Cosidok Istiluen aurkako Taldeko burua aldatu du, M22ko istiluengatik

‘Suminduen martxan’ poliziaren koordinazioan akatsak egon zirela onartu du Poliziaren zuzendari nagusiak.

Ignacio Cosidó argazkiaren erdialdean.
Ignacio Cosidó argazkiaren erdialdean.
Istiluen aurkako Madrilgo poliziaburua kargutik kendu dute

1:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Cosido Poliziaren zuzendari nagusiak,  Javier Virseda Madrileko Poliziaren Interbentzio Unitateko (UIP) zuzendaria kargugabetu du,  martxoaren 22an izandako 'Suminduen martxan' egon ziren koordinazio akatsengatik.

Egun horretarako prestatutako polizia zerbitzua 'zuzen' eta modu 'egokian' diseinatu zela argitu du Cosidok. Guztira UIP taldeko 1.512 polizia eta UPR taldeko 167 polizia aurreikusi zituzten. Baina barne informazioa zabaltzerako orduan koordinazio hutsegiteak egon zirela adierazi du.

Hutsegite horiek eraginda, Poliziak ez omen zituen erabaki egokiak hartu, eta ondorioz, gertatutako istiluetan, zauritu ugari egon ziren: 67 polizia agente eta 34 manifestari.

Viseda kargutik kentzeaz gain, Cosidok hainbat neurri iragarri ditu, martxoaren 22an izandako istiluak berriz gertatu ez daitezen, eta, gertatzekotan, modu egokian aurre egin diezaieten. Horien artean,  UIP polizia taldearen berrantolaketa eta Istiluen aurkako Taldekoen babesa bermatzeko materiala.

Polizien koordinazioa hobetzeko informazioa igortzeko ekipo berriak erosiko dituzte. Horien bitartez, polizia eta honelako istiluetan parte hartzen duten beste eragileen (suhiltzaileak, anbulantziak, etab) arteko koordinazioa hobetu nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea