Politika -

Maiatzak 1

EH Bilduk 'aho betezko' subiranotasuna aldarrikatuko du

"Gasteizko, Iruñeko eta Madrileko eskuineko Gobernuak" egiten ari diren murrizketek eskubideak "zapaltzen ari diren" testuinguru batean ospatuko da Langilearen Eguna, Oskar Matuteren esanetan.

Oskar Matute eta Rebeka Ubera, EH Bilduren Bilboko ekitaldia. Argazkia: EFE
Oskar Matute eta Rebeka Ubera, EH Bilduren Bilboko ekitaldia. Argazkia: EFE
Oskar Matute eta Rebeka Ubera, EH Bilduren Bilboko ekitaldia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk azaldu duenaren arabera, aurtengo Maiatzaren 1ean "aho betezko" subiranotasuna eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu behar da. Gainera, "ezin da minutu bat ere utzi lan harremanen esparru propioa lortu gabe" eta egoera "bidegabe" horrekin amaitzeko "gure erakundeetatik" erreminta propioak izan gabe.

Igande honetan Bilbon egin duten prentsaurreko batean egin ditu adierazpen horiek Oskar Matutek.

Prentsaurreko horretan, Matutek esan du Langilearen Eguna "Gasteizko, Iruñeko eta Madrileko eskuineko Gobernuak" egiten ari diren murrizketek eskubideak "zapaltzen ari diren" testuinguru batean ospatuko dela.

"Subiranotasunaren garaia da, bide propioa egitekoa, euskal gizartearen lehentasunen eta beharren neurrira", gaineratu du.

Matutek esan duenez, erabakitzeko eskubidearen eztabaida gai "teknikoa edo politikoa" izateaz gain, "Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen beharrarekin lotuta dago".

Testuinguru horretan, Matuteren aburuz, PSEk eztabaida hori "saihestu" nahi du, eta, horretarako, orain garrantzitsuena "langabezia" dela dio.

Azkenik, CCOO eta UGT sindikatuek maiatzaren 1a Bilbon ospatzeko erabakiari buruz, Matutek esan du egunero aukeratu beharko luketeela euskal langileen eskubideak defendatzeko eta "demokratikoak ez diren" erakundeek "inposatutako" errealitateei aurre egiteko eguna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea