Politika -
Ekitaldi pribatu batean
Emakume batek Pere Navarrori eraso dio
Kataluniako Alderdi Sozialistaren idazkari nagusiari ukabilkada bat eman dio aurpegian 50 urte inguruko emakume batek, politikaria Terrassako katedralera senide baten jaunartzera iritsi denean.
Erredakzioa
50 urte inguruko emakume batek Pere Navarro PSCren idazkari nagusiari eraso dio igande honetan, eta aurpegian ukabilkada bat eman dio. Gainera, "puta semea" oihukatu dio, politikaria Terrassako katedralera senide baten jaunartzera iritsi denean.
Ekitaldi pribatua zenez, Navarrorekin ez zegoen bizkartzainik.
Erasoaren ostean, Navarrok Ramon Espadaler Barne kontseilariarekin hitz egin du gertatuakoaren berri emateko.
Navarro salaketa jartzea aztertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea