Politika -
Presoak
Juan Mari Olano zaldibiarra kartzelatik atera da zigorra bete ondoren
Amnistiaren aldeko mugimenduen eta Askatasunaren kontrako auzian epaitu zuten eta 8 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Erredakzioa
Juan Mari Olano, urte askoan Amnistiaren mugimenduaren buruzagi izan zena, gaur goizean atera da Alacant II Villena kartzelatik, 8 urte espetxean pasatu ondoren, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) jakinarazi duenez.
Amnistiaren aldeko mugimenduaren eta Askatasunaren kontrako auzian epaitu zuten Olano, beste 21 pertsonarekin batera. Auzitegi Nazionalak 8 urteko kartzela zigorra ezarri zion talde armatuko kide izatea leporatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea