Politika -

Pariseko auzitegia

Iñaki Dominguez ETAko kideari lau urteko zigorra ezarri dio Frantziak

Gainera, zigorra bete ostean Frantziatik behin betiko kanporatzeko agindua eman du Pariseko Auzitegiak. Ondorioz, presoa Espainiari entregatuko diote zigorra bete eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Dominguez Atxalandabaso ETAko kideari lau urteko espetxe-zigorra ezarri dio gaur Frantziako Justiziak. 2011ko ekainean atxilotu zuten, Italiatik lehergailuak egiteko materialarekin sartu zenean.

Bost kargu inputatu zizkioten eta erruduntzat jo du Pariseko Auzitegiak, baina erakunde terroristako kide izan den aldia mugatu du epaitegiak. Konkretuki, 2011ko hasieratik atxiloketaren egunera arte ETAko kide izan zela frogatutzat jo du auzitegiak.

Bestalde, zigorra bete ostean Frantziatik behin betiko kanporatzeko agindua eman dute epaimahaiko hiru magistratuek. Ondorioz, Frantziako agintariek presoa Espainiari entregatuko diote; izan ere, ETAko Bizkaia taldearen informatzailea (2004) izatea leporatzen dio Espainiak, eta baita Venezuelan Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako gerrillariak trebatzea ere (2006-2007).

Benjamin Chambre fiskalaren hitzetan, Dominguez Atxalandabaso "lehergailuak zartarazteko dispositiboak egiteko orduan aditua zen", eta ezagutzak FARCeko gerrillariak trebatzeko erabili zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea