Politika -

Ernaik deituta

Ehunka gazte lan prekarietatearen aurka manifestatu dira Bilbon

Alderdi Popularraren egoitzaren parean, gutun-azalak bota dituzte manifestariek, ustelkeria politikoa salatzeko asmoz.

Ernaik deitutako martxa izan da. Argazkia: EFE
Ernaik deitutako martxa izan da. Argazkia: EFE
Ernaik deitutako martxa izan da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka gaztek Ernai ezker abertzalearen gazte-elkarteak deitutako manifestazioan parte hartu dute gaur Bilbon. Manifestariek lan prekarietatea salatu eta langileen eskubideak eta hezkuntza defendatu dituzte.

Martxa 18:00etan hasi da, Deustuko zubitik abiatuta, eta Bilboko kale nagusiak zeharkatu ditu, Arriaga antzokira heldu arte. Alderdi Popularraren egoitzaren paretik igarotzean, gutun-azalak bota dituzte manifestariek, "ustelkeria politikoa" salatzeko asmoz.

"Gerra, gerra, gerra! Kapitalismoari gerra" bezalako oihuak izan dira entzungai. Irati Sienra Ernaiko bozeramaileak adierazi duenez, "urtebeteko ibilbidearen ostean eta maiatzaren lehenaren harira, mobilizazio honetan parte hartzera deitu nahi izan dugu".

Sienraren esanetan, "prekarietate une honetan, egunero izan behar da borroka eguna". Horren ildotik, gazteen bizitzako arlo guztiek prekarietatea bizi dutela salatu du. Halaber, banketxeak ere prekarietate horren errudunak direla esan du.

Martxaren bukaeran hainbat istilu izan dira manifestari eta Ertzaintzaren artean. Halaber, manifestazioaren irudiak grabatzen ari zen Euskal Telebistako kamerari bati eraso egin diote, eta kolpe bat jaso du buruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea