Politika -
Presoen argazkiak
Tafallan igande honetan atxilotu duten Fernando Sota kartzelatu dute
Urtebetez egon beharko du kartzelan, terrorismoa goratzeagatik, Tafallako bi presoren argazkiak erakusteagatik.
Erredakzioa
Guardia Zibileko agenteek kartzelara eraman dute Fernando Sota. Igande goizean atxilotu dute Tafallan, eta urtebetez egon beharko du kartzelan, terrorismoa goratzeagatik, herriko bi presoren argazkiak erakutsi ostean. Eferi Guardia Zibilak esan dionez, Sota Tafallan atxilotu dute manifestazio baten amaieran; izan ere, Auzitegi Nazionalak bera atxilotzeko agindua eman zuen, 2011n Iosu Bravo eta Ines del Rio ETAko kideen argazkiak erakusteagatik.
Manifestazioa egin dute gaur eguerdian Tafallan, Fernando Sota herrikideari ezarritako espetxe zigorraren aurka. Urtebeteko kartzela ezarri dio Auzitegi Nazionalak, Tafallako bi presoren argazkiak eskegitzea egotzita. Hain zuzen ere, manifestazioaren amaieran atxilotu du Guardia Zibilak Sota, plazako kioskoan agertu den unean.
Hiru aste egin ditu Fernando Sotak ezkutatuta, Auzitegi Nazionalak bera atxilotzeko agindua eman zuenetik gaur arte.
Manifestazioa eguerdiko 12:00etan Nafarroa Plazatik abiatu da, Sotarekin egindako "injustizia" salatzeko. "Elkartasuna ez da delitua. Ez ditugu giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoak onartzen", adierazi dute deitzaileek.
Fernando Sota aske uzteko eskatu dute, eta, horretarako, laranja koloreko jantziak eraman dituzte.
Manifestazioaren argazkia: ahotsa.info